Politika -
Ezkerreko hautagaia
Pablo Iglesias, Europako Parlamentuko presidentea izateko hautagaia
Ahal Duguk proposatutako eurodiputatua aukeratu du Europako Ezker Batuaren eta Ipar Europako Ezker Berdearen (GUE/NGL) Talde Konfederalak ezkerreko hautagaia izateko.
Erredakzioa
Europako ezkerrak Pablo Iglesias Europako Parlamentuko presidentea izateko hautagai aukeratu du. Iglesiasek Martin Schulz sozialdemokraten eta kontserbadoreen hautagaia izango du aurkari.
Ahal Duguk proposatutako eurodiputatua, Pablo Iglesias madrildarra, aukeratu du Europako Ezker Batuaren eta Ipar Europako Ezker Berdearen Talde Konfederalak (GUE/NGL) ezkerreko hautagaia izateko, alderdi politikoaren iturriek adierazi dutenez.
Ahal Duguren arabera, erabakiarekin Europako hegoaldearen "bultzada subiranoa" baieztatu dute; izan ere, Troikaren erabakien aurka emandako erantzuna aintzat hartu dute. Gainera, Espainiako eta Europako agertoki politikoan alderdiak izan duen sarrera "aintzat hartu" dute.
Martin Schulz, arerioa
Pablo Iglesiasek Martin Schulz sozialdemokraten eta kontserbadoreen hautagaia izango du aurkari. Sozialdemokratek eta kontserbadoreek Presidentetzan txandakatzea adostu dute. Horrela, hautagaitza horrek irabaziz gero, Schulzek bi urte eta erdi emango ditu presidente karguan, eta hautagai kontserbadoreak, gainerako denbora.
Ahal Duguren esanetan, Iglesiasek talde parlamentario guztietan eta eurodiputatu independenteen artean bilatuko ditu babesak.