Politika -

Elkarrizketa Euskadi Irratian

Garitanoren arabera, 'batzuk gezurretan ari dira' Kutxabank auzian

Gipuzkoako ahaldun nagusiaren arabera, "Europako arauek ez dute esaten [kutxak] derrigor fundazio bihurtu behar direnik".

Martin Garitano Euskadi Irratian. Argazkia: EiTB
Martin Garitano Euskadi Irratian. Argazkia: EiTB
Martin Garitano Euskadi Irratian. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak adierazi du "batzuk, disimulu handiz eta iruzurrekin, gezurretan" ari direla. Haren ustez, "Europako arauek ez dute esaten [kutxak] derrigor fundazio bihurtu behar direnik".

Euskadi Irratian elkarrizketa egin diote, eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak adierazi du Frantzian eta Alemanian, adibidez, "eta ez gara Italiari eta Greziari buruz hizketan ari", "kutxek kutxa izaten jarraitu dezaten alternatibak" bilatu dituztela. Horrela, "ereduak kutxena, eta ez bankuena, izaten jarraitu behar" duela azpimarratu du.

"Guk ikusten duguna da batzuk, disimulu handiz eta iruzurrekin, gezurretan ari direla, Europako arauek ez baitute esaten derrigor fundazio bihurtu behar direnik. Ereduak kutxa izan behar du, eta ez bankua, eta banku bat sortzen badugu, banku nazionala izan behar du; eta banku nazional horrek ez du pribatua izan behar, publikoa baizik", adierazi du.

"Kutxabanken buruzagiak ez dira bere garaian onartu eta adostu genituen konpromisoak errespetatzen ari", azaldu du Garitanok. Horrela, "premiazkoena", bere ustez, "Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban pribatizazio prozesua gelditzea da".

"BBK-k eta Vitalek batzarra dute ekainaren 30ean eta, lehen urrats gisa, gelditu egin beharko lirateke", azaldu du. Kutxabank auzia "ikuspuntu nazional batetik" ikusten duela aitortu du Martin Garitanok, eta "arazoa Gipuzkoatik ateratzea" eskatu du.

Horrela, Gipuzkoako EAJri galdetu dio "zergatik ez diren planteamendu horiek Bizkaian eta Araban egiten". "Ezin dugu Gipuzkoara bakarrik begiratu, Kutxa, Vital eta BBKri aldi berean begiratu behar diegu", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa