Politika -
Euskal gatazka
Sortuk eta Podemosek 'ikuspuntu' ezberdina dutela dio Barrenak
"Beste hainbat arlotan ados" badaude ere, euskal gatazkaren aurrean "abiapuntu ezberdina" dutela esan du bozeramaile abertzaleak.
Erredakzioa
Pernando Barrena Sortuko bozeramailaren hitzetan, ezker abertzaleak eta Podemosek euskal gatazkaren aurrean duten "ikuspuntuen" aurrean "alde nabaria" dago.
Donostian eskainitako prentsaurreko batean, Barrenak hizpide hartu du Pablo Iglesias Podemoseko buruak atzo hitzaldi batean esandakoa. Hain zuzen ere, "[ETAren] terrorismoak min handia" eragin duela, baina "azalpen politikoaK" dituela adierazi zuen.
Horren ildotik, Podemosen eta ezker abertzalearena jarrera ez dela berdina azaldu du bozeramaile abertzaleak, beste hainbat arlotan ados badaude ere. Gatazka politikoari dagokionez, baina, "abiapuntu ezberdina" dute.
Hala eta guztiz ere, "logiko"tzat jo du ezberdintasunak izatea, eta etorkizunean bi alderdiek kolaboratzea eta akordioak lortzea espero duela gaineratu du.