Politika -
Felipe VI.aren proklamazioa
Polizia bat bost metrotik bost metrora, errege-erreginen ibilbidean
Hala eta guztiz ere, oraingoz ez dago ia ikuslerik errege-erregina berriek egingo duten ibilbidean.
Erredakzioa
Espainiako Poliziak eta Udaltzaingoak kontrol zorrotza ezarri dute errege-erregina berriek Felipe VI.aren proklamazioaren ostean egingo duten ibilbidean, Madrilen, eta bost metrotik bost metrora jarri dituzte agenteak.
Espainiako Poliziako eta Udaltzaingoko agenteek ia giza katea osatu dute Gran Vian, Espainiako banderaz josita dagoen kalean. Tribunak ere prest daude kazetarientzat, baina ia ez dago ikuslerik ibilbidean.
Kalean egongo diren agenteez gain, helikoptero bat ibiliko da etengabe hirigunean, eta zaldizko agenteak ere egongo dira Espainia Plazan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea