Politika -
Felipe VI.aren proklamazioa
Poliziak gezurtatu egin du bandera errepublikanoa debekatu izana
Era berean, ukatu egin du Estatuko Abokatutzak txostena kaleratu izana errege-erregina berrien paseoan hiru koloreko banderaren erabilera mugatzeko.
Erredakzioa
Espainiako Poliziak ukatu egin du errege-erregina berriek Madrilgo kaleetan egingo duten paseoan bandera errepublikanoa erabiltzea debekatu izana, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.
Atzo zabaldutakoaren arabera, bandera errepublikanoak erakustea galarazi behar zuen Poliziak, Estatuko Abokatutzaren txosten batean oinarrituta, Felipe VI.a errege berriak tronua hartu ostean Madrilgo kaleetan zehar egingo duen desfilean zehar.
Poliziak, baina, gezurtatu egin du Estatuaren zerbitzu juridikoek horren inguruko txostenik egin izana.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea