Politika -
Ikerketa batzordea
'Hiriko'ren sustatzaile batek proiektuaren 'arrakasta' defendatu du
Munduko beste prototipoekin alderatuta, Hirikoren ikerketaren eta garapenaren diseinua "oso azkarra eta merkea" izan zen, Iñigo Urkidiren arabera.
Erredakzioa
Iñigo Urkidi Hiriko auto elektrikoa garatzeko enpresa partzuergoko ordezkariak proiektua defendatu du, "primerakoa" eta "oso arrakastatsua" izan zela esanda. Proiektuak ez zuen aurrera egin finantzazio pribatuak huts egin zuelako.
Urkidik Hiriko eta Epsilon proiektuei emandako laguntza publikoak ikertzen dituen ikerketa batzordearen aurrean deklaratu du astearte honetan.
Hirikoren sorreran parte hartu zuten partzuergoa lau enpresek parte hartu zuten. Urkidik argi utzi du hasieratik proiektuaren I+G-an (ikerketa + garapena) ez zutela parte hartu.
Hirikoren I+G-a "oso azkarra eta merkea" izan zela esan du, munduko beste prototipoekin alderatuta.
Enpresek egindako lana
Urkidik azpimarratu egin du Hiriko oraindik eredutzat jartzen dutela Europako Batzordea, eta enpresek egindako lana aintzat hartzeko eskatu du. Horren harian, enpresen ordezkariak gogora ekarri du Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidentea ere autoan sartu zela.
Urkidiren ustez, laguntza publikoen inguruko polemika "kalte handia" egiten ari zaie proiektuan parte hartu zuten enpresei, eta enpresek lan "ikaragarria" egin zuten.