Politika -
PSOE berria
Eduardo Madina, PSOEko buruzagi izateko hautagai faboritoa
Sinadurak biltzen hasi dira PSOEko lidergorako lehian parte hartu nahi dutenek. Guztira 10.000 babes jaso behar dituzte hautagai izateko.
Erredakzioa
Sinadurak biltzen hasi dira PSOEko lidergorako lehian parte hartu nahi dutenek. Guztira 10.000 babes jaso behar dituzte hautagai izateko. Alderdiak adierazi du bitarteko berdinak emango dizkietela denei, baina finantzaziorik ez.
PSOEko barne inkesta baten arabera, Eduardo Madina bilbotarra da militanteek gogokoen duten hautagaia.
Interneten bidez egindako galdeketa horren arabera , Eduardo Madina da PSOEko idazkari berria izateko babes handiena jaso duen hautagaia. Inkesta alderdi sozialistaren militanteen artean egin zuten, iragan astean.
Madinaren atzetik, Jose Antonio Perez Tapias egongo litzateke, eta, ondoren, Pedro Sanchez.
Hirurak dabiltza lidergorako lehian abalak jasotzen eta asmoak azaltzen, eta datorren asteko ostirala bitartean arituko dira horretan.
Eduardo Madina bilbotarrak Konstituzioan aldaketak egin behar direla eta Katalunian kontsulta egitea ez duela gaizki ikusten azpimarratu zuen atzo, galdeketa betiere legearen barruan egin beharko litzatekeela nabarmenduta.
Pedro Sanchez diputatu madrildarrak edukietan eta formetan PSOEk aldaketa sakona behar duela esan du.
Hautagaiak Andaluziara begira daude, hangoa baita federaziorik jendetsuena.