Politika -

Polizia operazioa Madrilen

Jihadistak Irakera eta Siriara bidaltzen zituen sarea desegin dute

Atxilotuen artean, martxoaren 11ko atentatuekin lotura izan zuen pertsona baten anaia bat dago.

Yihadisten kontrako aurreko operazio batean atxilotutako bat. Efe.
Yihadisten kontrako aurreko operazio batean atxilotutako bat. Efe.
Sare jihadista bateko bederatzi lagun atxilotu ditu Poliziak Madrilen

0:52

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziako agenteek jihadistak erakarri eta ISIS talde terroristan sartzen zituen nazioarteko sarea desegin du ostiralean, Madrilen, 04:30ean. ISIS (Irakeko eta Siriako Estatu Islamikoa) taldea Sirian eta Iraken aritzen da.

Oraingoz, bederatzi pertsona atxilotu dituzte, eta Poliziak 12 miaketa abiatu ditu Madrilgo La Concepción auzoan. Taldeko liderra Espainian bizi zen Afganistanen 2001ean atxilotu eta Guantanamotik pasatu ostean.

Lachen Ikassrien du izena, eta 2009an salaketa jarri zuen, 2002 eta 2005 urteen artean ustez Guantanamon torturatu egin zutelako. Auzitegi Nazionaleko Pablo Ruz epailea ari da Baltasar Garzonek martxan jarritako ikerketa gidatzen.

Ikerketa Argibideetako 5. Epaitegiko arduradunak eta Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak koordinatu dute, eta zabalik jarraitzen du; beraz, posbile da atxiloketa gehiago izatea.

Atxilotuen artean martxoaren 11ko atentatuekin lotura izan zuen pertsona baten anaia bat dago, baina pertsona hura ez zuten azkenean epaitu. Atxilotuetako bat argentinarra da, eta gainerakoak, espainiarrak eta marokoarrak.

Laugarren operazioa

Azkeneko hori kontuan hartuta, lau dira dagoeneko jihadisten sareen kontra egindako polizia-operazioak, eta hogei pertsona atxilotu dituzte Siria, Mali edo Libiako gatazka armatuetara yihadistak bidaltzeagatik.

Aurreko operazioa maiatzaren 30ean egin zuten. Orduan Poliziak eta Guardia Zibilak Melillako sare bat desegin zuten, sei pertsona atxilotuta. Terroristak Libiara eta Malira bidaltzen zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea