Politika -
Topaketa
Iglesiasek aldaketa historikorako erantzukizuna hartzea eskatu du
Horiexek izan dira Ahal Duguko eurodiputatuak esandako hitzak, Madrileko Unibertsitatean egiten ari diren topaketan bildutakoei. 26 pertsonek osatutako taldea aurkeztu dute.
Erredakzioa
Pablo Iglesias Ahal Dugu Podemoseko buruak "gure herrialdeko aldaketa politikoaren eragilea izateko erantzukizun historikoa" bere gain hartzeko eskatu die alderdikideei. Pablo Iglesiasen taldea osatzen duten 26 lagunek Internet bidez egindako bozketa batean aukeratu dituzte.
Horiexek izan dira Ahal Duguko eurodiputatuak esandako hitzak, Madrileko Unibertsitatean egiten ari diren topaketan bildutakoei. 26 pertsonek osatutako taldea aurkeztu dute, eta talde horren egitekoa udazkeneko Batzar Nagusia izango da.
Iglesiasek bozketan parte hartu duten ia 56.000 laguni eskerrak eman dizkie eta, bereziki, "erizainen talde"ko hautagaitzari -Carolina Huelmok gidatuta-, hori baita berak aurkeztutakoarekin lehiatu den bakarra.
Bozketa honen bidez, Ahal Duguk "demokrazia irakasgai" berri bat eman du, esan du Iglesiasek. Halaber, alderdian desadostasunak eta ezberdintasunak antzeman dituztenak ere izan ditu hizpide.
"Zein txarto ezagutzen gaituzten. Irizpideetan eta iritzien arteko eztabaida eta ezberdintasunak demokraziaren oinarri dira eta Ahal Duguren nortasunaren bereizgarria, eta harro gaude!", zehaztu du txalo artean.