Politika -
Eusko Legebiltzarreko bilkura
Eusko Legebiltzarra ebakuatu dute Urkullu hizketan ari zela
Iñigo Urkullu lehendakariak hitza hartu duenean jo du alarmak. UPyDren galdera bati erantzuten ari zen, "defendatzen duen Estatu ereduari" buruz.
Eusko Legebiltzarreko osoko bilkura eten egin dute 10:50ean ebakuazio simulakro baten bitartez. Parlamentariak sesiotik irtenarazi dituzte eta kanpora irten behar izan dira.
Iñigo Urkullu lehendakariak hitza hartu duenean jo du alarmak. UPyDren galdera bati erantzuten ari zen, "defendatzen duen Estatu ereduari" buruz eta "hori lortzeko ze pausu emango dituen".
Lehendakariak ezin izan du erantzunarekin jarraitu, megafoniatik eraikinean zegoen jende guztia irtetzeko eskatu dutelako. 20 minutu beranduago, guztiak berriz sartu dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea