Politika -
Ministroen Kontseilua
Juan Carlos I.ak errege titulua mantenduko du
Espainiako Gobernuak Errege Etxearen tituluen dekretua erreformatu du.
Erredakzioa
Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak Errege Familiaren tituluak arautzen dituen dekretuaren erreforma onartu du gaur, Juan Carlos I.ak eta Sofiak errege-erregina tituluak manten ditzaten.
Horrenbestez, abdikazioa indarrean sartu baino bost egun lehenago onartu du erreforma Mariano Rajoyren Exekutiboak.
Testu berrian, Leonor infantari Asturiasko printzesa eta Koroaren oinordekoari dagozkion gainerako tituluak eman dizkiote.
Bestalde, Espainiako Gobernuak Juan Carlos I.a forupekoa izateko erreforma egingo du hurrengo asteetan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea