Politika -

Ustezko irregulartasunak

Epsilonen gaineko txostenetik zenbait orri kendu dituztela salatu dute

EAJren eta PSEren ustez, Churiaquek dimisioa eman beharko luke, ez zuelako tribunalaren txosten definitiboa aintzat hartu eta onartutakoa "lokazteagatik eta oztopoak jartzeagatik".

HKEEko presidentea, Batzordean egindako agerraldia. Irudia: EiTB
HKEEko presidentea, Batzordean egindako agerraldia. Irudia: EiTB
HKEEko presidentea, Batzordean egindako agerraldia. Irudia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Ignacio Martinez Churiaque Herri Kontuen Euskal Epaitegiko (HKEE) presidenteak salatu duenez, Epsiloni emandako diru-laguntzen fiskalizazioaren inguruan egindako behin betiko txostenetik ondorio guztiak, bi izan ezik, "kendu" zituzten, hau da, "gutxi gora behera 12 orri".

Churiaquek Epsiloni eta Hirikori emandako diru-laguntzetan irregulartasunak izan ote ziren ikertzen duen Batzordean egin du agerraldia eta onartu egin du Legebiltzarrera bidali zuten lehen txostena ezin dela "ontzat jo".

Hori dela eta, HKEEren jarduera zehazten duen legea "eguneratzea" eskatu du, gardentasun eta independentzia gehiago izateko.

HKEEren presidenteak boto partikularra egin zuen organo horrek egindako txostenean. Epsiloni emandako 8 milioi euroko diru-laguntzak aztertu dituzte, baina ez dute jaso zenbait euskal erakundek emandako 23,8 milioi euro, horien artean 16,5 milioiko kreditua, lur-eremu bat erosteko, gerora Arabako Parke Teknologikoa kaltetu zuena.

Churiaqueren arabera, emandako bermea Parkearen "izaera sozialaren kontrakoa" izan zen, Eusko Jaurlaritzaren baimena "ezohikoa" izan zen eta, gainera, "ordaintzean arazoak zituen enpresa baten -Epsilon- maileguak onartu zituzten, eta ezin baitira jaso administratzaileen konkurtsoan egonda".

"Ez da giro izan"

HKEE "politizatuta" dagoela aipatu ez badu ere, Martinez Churiaquek onartu egin du, kasu honetan, Auzitegiak ezin izan du jardun "girorik egokienean" analisi "profesional" bat egiteko.

Gainera, baieztatu duenez, "zurrunbilo gehiegi" egon denez, horren moduko organo batek izan behar duen "inpartzialtasuna"ren irudia kaltetu da.

Egoera horren aurrean, beharrezkotzat jo du HKEEren berritze prozesua "arintzea", bere jarduera "nazioarteko arauetara" egoki dadin.

EAJren eta PSEren erantzuna

Eztabaidan, Luis Javier Telleria eta Vicente Reyes EAJko eta PSEko parlamentariek azaldu dute Churiaquek dimisioa eman beharko lukeela, ez zuelako tribunalaren txosten definitiboa aintzat hartu eta onartutakoari "oztopoak jartzeagatik eta lokazteagatik".

Organo fiskalaren presidentearen aburuz, "eskandalosoa" da Churiaqueren dimisioa eskatzea eta "zintzotasun profesionalarekin" erantzun duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea