Politika -

Gure esku dago

UPyDk giza katea kritikatu du ez direlako 'muga gehiago behar'

Gorka Maneirok zehaztu duenez, "demokrazia eta askatasun gehiago behar dugu, eta nazionalismo gutxiago".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Maneiro UPyDren legebiltzarkidearen iritzian, atzo, igandea, Durango eta Iruñea artean dauden 123 kilometroak erabakitzeko eskubidearen alde lotu zituen giza kateak "alde erreakzionario bat izan zuen, behar duguna muga gutxiago izatea delako".

"Demokrazia eta askatasun gehiago behar dugu, eta nazionalismo gutxiago", esan du Maneirok ohar baten bidez. "EAJren Estatu ereduaren gaineko zehaztasun falta"rekin lotu du  UPyDren ordezkariak atzoko ekimena, "Koroa defendatzen eta independentziaren aldeko manifestazioetan" ikus daitekeelako.

Gai hori jorratzeko, Iñigo Urkullu lehendakariari galdetu egingo dio hurrengo kontrol saioan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gure Esku gaur