Politika -

Gaixotasunak dituzten presoak

Tomeren bikotekidea: 'Tome kartzelan mantentzea heriotza epaia da'

Zigorra eteteko edo espetxealdi arindua ezartzeko eskatu dio preso tafallarraren abokatuak Auzitegi Nazionalari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Minbizia duen Ventura Tome preso tafallarraren bikotekideak salatu duenez, "preso tafallarra kartzelan mantentzea heriotza epaia da, izan ere, bere osasun egoera oso larria da".

Ventura Tome Murtzia I kartzelan mantentzea "mendeku krudela da", eta gaixotasuna xantaia gisa erabiltzen ari dira Cristina Gracia Ventura Tomeren bikotekidearen arabera.

Tome presoa jasaten ari den tratu "krudela eta ankerra" salatu du Jaione Carrera abokatuak. Azaldu duenez, presoaren osasun egoerak okerrera egin du azken urtean, eta medikuen kontrol zorrotzaren pean egon beharko lukeela aldarrikatu du.

Kartzelan egon izanak gaixotasunaren diagnostikoa eta tratamendua atzeratu dituela adierazi du, eta hori dela eta, bere egoera ezin dela denboran luzatu nabarmendu du, "kartzelak bere osasun egoera kaltetzen du-eta".

Honenbestez, zigorra eteteko edo espetxealdi arindua ezartzeko eskatu dio preso tafallarraren abokatuak Auzitegi Nazionalari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea