Politika -

Krisi sozialista

PSE-EEko militanteek irailaren 16an aukeratuko dute Lopezen ordezkaria

PSE-EEko idazkari nagusiak alderdiko militanteei "kaleko pultsua berreskuratzeko" deia egin die.

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia. EFE
Patxi Lopez
Autokritika gogorra egin du Patxi Lopezek PSEren bilkuran

1:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EEko militanteek irailaren 16an aukeratuko dute Patxi Lopezen ordezkoa PSE-EEren Idazkaritza Nagusian, eta ezohiko kongresuan izendatuko dute, Bilbon, irailaren 20an eta 21ean.

Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako lurralde-kongresuak datorren asteburuan, irailaren 27an eta 28an, egitea proposatu du PSE-EEko exekutibak. Hori lurralde-batzorde bakoitzak berretsi beharko du.

Euskadiko alderdi sozialistako buruzagi berriak militante bat boto bat formularen bidez aukeratuko dituzte, alderdiko estatutuetan aurreikusi bezala, PSE-EEko iturriek jakitera eman dutenez.

PSE-EEren ezohiko kongresuaren deialdia batzorde nazionalean erabaki dute, Bilbon. Bertan, Patxi Lopezek Idazkaritza Nagusira berriro ez aurkezteko erabakia iragarri du, eta azken agerraldia egin du.

Lopezek "kaleko pultsua" berreskuratzeko deia egin die sozialistei

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiak asteazken honetan azaldu duenez, aurrerakoi askok alderdi sozialista utzi dute "kantu neoliberalei behar baino gehiago utzi" dietelako, eta militanteei "kaleko pultsua berreskuratzeko" deia egin die.

Lopezek nabarmendu du bere "harrotasunik handiena" 12 urtez PSE-EEko Idazkaritza Nagusiko buru izatea dela, baina "ziklo hori ixtea" dela orain egin beharrekoa gaineratu du, "alderdia berriro hasi behar da, ordenagailuak bezala, baina ez itzaltzeko, indar gehiagorekin pizteko baizik".

"Sufrimenduz eta poztasunez" betetako 12 urteotan PSE-EEko buruzagi eta militanteek eman dioten babesa eskertu ostean, Lopez hunkitu egin da eta batzorde nazionaleko kideei agur esan die: "Buruzagi berriak bilatzeko garaia da, adorearekin eta eskuzabaltasunarekin".

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea