Politika -

Erregearen abdikazioa

Rajoy: 'Monarkia Konstituzioaren arauekin bakarrik alda daiteke'

Bestalde, Alfredo Perez Rubalcabak esan du PSOEk ez duela Trantsizioan Konstituzioaren inguruan lortutako adostasuna hautsiko.

Mariano Rajoy, Espainiako Gobernuko presidentea. Efe.
Mariano Rajoy, Espainiako Gobernuko presidentea. Efe.
Rajoy: 'Espainian monarkiak babes zabala du' (jatorrizkoa gazteleraz)

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Gobernuko presidentea Espainiako monarkia parlamentarioa aldatzeko aukeraz aritu da, eta bide horri ekin nahi dietenei "Konstituzioaren arauei jarraitu behar dietela" ohartarazi die.

Rajoy The Economistek antolatutako "The Spain Summit" jardunaldian izan da, eta, monarkiaren inguruan egindako galdera bati erantzunez, "demokrazian legearen gainetik aritzerik ez dagoela" azpimarratu du.

Presidenteak gogora ekarri du Konstituzioak ezartzen duela estatuaren eredua zein den eta hor argi dioela Espainia monarkia dela. Monarkiak, gainera, Espainian "babes zabala" duela esan du.

Rajoyk esan duenez, Juan Carlos erregeak hartutako erabakia ez zen bat-bateko kontua izan, denbora eman zuelako "horren inguruan hausnarrean".

Rubalcaba: 'Ez dugu adostasuna hautsiko'

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiak esan du bere alderdiak ez duela Trantsizioan monarkiaren inguruan lortutako adostasuna hautsiko, sozialistak horretaz arro daudelako.

Rubalcabaren ustez, PSOEk "erro errepublikano sendoak" dituen arren, "Trantsizioan ituna egin zuen", eta, horri esker, "35 urteko garapen politikoa izan da, adostasunean, elkarbizitzan eta gizalegean oinarritu baita".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Rajoy albisteak