Politika -

Erregearen abdikazioa

Elkarretaratzeak deitu dituzte Errepublikaren alde

Protestak 19:00-20:00 artean izango dira. Bilbon, Arriaga plazan egingo dute; Donostian, Bulebarrean; Gasteizen, Andre Maria Zuriaren Plazan; eta Iruñean, Merindadeen eta Udaletxe plazetan.

Errepublikaren aldeko protesta bat, Bilbon. EiTB
Errepublikaren aldeko protesta bat, Bilbon. EiTB
Errepublikaren aldeko protesta bat, Bilbon. EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herritarrek eta alderdi politikoek elkarretaratzeak deitu dituzte gaur arratsalderako Espainiako Estatuko hainbat herritan, Errepublikaren alde, Juan Carlos I.a erregeak abdikatu eta gero.

Besteak beste, Izquierda Unida, Podemos, Equo, EH Bildu eta ERC alderdiek deitu dituzte protestak.

IUk, Podemosek eta Equok 20:00etarako deitu dituzte elkarretaratzeak. Bilbon, Arriaga Plazan egingo dute; Gasteizen, Andra Maria Zuriaren Plazan; Iruñean, Merindadeen Plazan; Madrilen, Puerta del Solen; eta Bartzelonan, Katalunia Plazan, besteak beste. Donostian, aldiz, 19:00etarako deitu dute, Bulebarrean.

Bestalde, EH Bilduk 19:30ean protesta egiteko deia egin du. Koalizio abertzalearen protestak Bilbon (Arriaga), Donostian (Bulebarra), Gasteizen (Andra Maria Zuria) eta Iruñean (Udaletxe plaza) izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Non dago errege emeritua gaur?