Politika -

Erregearen abdikazioa

Kronika: Abdikazioak oihartzun zabala izan du nazioartean

Frantzian, albiste nagusia da Le Monde, Liberation eta Le Figaro hedabideetan, baita Portugalgo Publikon ere. Baina munduan zabal hedatu da Mariano Rajoy-k egindako iaragarpena.

Iratxe Etxebarria | E.I.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazioartean ere oihartzen zabal du Juan Karlos Borboikoaren abdikazioak, hona adibide batzuk:

BBC

Europan errege maitatuenetakoa izan arren, azkeneko urteetan bere izan ona nabarmen txartu dela irudietan erakusten dute, azkenekoz publikoan erori zenekoa, edota Elefante ehizan harrapatu ostean parkamena eskatu zenekoa.

CNN

Erabaki honetan, bere osasunak izango zuen zerikusirik, baina telebista kate amerikarraren arabera, bere alabaren auzipetzeak ere pisua izan du.

Inguruko prentsan,Frantzian, albiste nagusia da Le Monde, Liberation eta Le Figaro hedabideetan, baita Portugalgo Publikon ere. Baina munduan zabal hedatu da Mariano Rajoy-k egindako iragarpena. AEBn gehien irakurtzen den WSJ-en web orrialdean albiste nagusia da, NYT-ek dio semearen alde egin duela 76 urteko erregeak.

Corriere della Sera-k jaso duenez, Felipe semea izango da Españako errege berria. Argazkian Espainiako koroaren oraina eta etorkizuna ageri dira; Felipe eta Letizia eta Sofia eta Juan Carlos.

Pertsiar Golkoko albisteak jasotzen dituen Gulf News atari digitalak ere jaso du, Frakfurter Algemainen albsite nagusia da.eta albiste osagarria ere egin dute: Juan Carlos bizimodu gorabeheratsua azaltzeko.

Al Jazeera-n bigarren mailako albiste bezala jaso dute, aldiz, FT-en lehengoa da, argazki eta guzti: Juan Karlos lehengoak, semearei utzi diolako, 40 urtean jantzi duen Espainiako Koroa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Juan Carlos Ia berriak