Politika -

Manifestazioa Ondarroan

'Gaixo dauden presoak arrazoi politikoengatik daude kartzelan'

Pernando Barrena Ondarroan izan da, "Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea. Gaixo dauden presoak etxera" lelopean egindako manifestazioan.

Pernando Barrena, Sortuko bozeramailea. EiTB.
Pernando Barrena, Sortuko bozeramailea. EiTB.
Pernando Barrena, Sortuko bozeramailea. EiTB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak azpimarratu du gaixo dauden ETAko presoek kartzelan jarraitzen dutela "arrazoi politikoengatik". Izan ere, espetxeetako araudiaren arabera, kartzelatik ateratzeko eskubidea dute.

Barrena Ondarroan izan da, "Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea. Gaixo dauden presoak etxera" lelopean presoen alde egindako manifestazioan.

Manifestazioa gizarteko hainbat sektoretako herritarrek deitu dute, eta bertan ikurrinak eta presoen aldeko banderak eraman dituzte.

Barrenak kazetariei adierazi dienez, Estatu Espainiarra ez da gaixo dauden presoak askatzen ari "arrazoi politikoengatik".

"Momentu honetan, bake eta normalizazio prozesua martxan denean, Madrileko agintariei eurek egindako espetxeetako araudia bete dezaten eskatu behar diegu", esan du Barrenak. Gauzak horrela, Estatuak normalizazio politikoaren eta bake prozesua sendotzearen alde ekarpen positiboren bat egitearen aldeko apustua egin du Sortuko bozeramaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea