Politika -
Europako Hauteskundeak
Agirrerentzat 'Erregeei bidalitako karta' da Ahal Duguren programa
EAJren Arabako presidenteak adierazi duenez, beste alderdi politiko batzuei ere gustatuko litzaieke Ahal Duguk adina telebista ordu eduki programa azaltzeko.
Erredakzioa
Xabier Agirre EAJren Arabako presidenteak esan du Ahal Duguren programa ekonomikoa "Errege Magoei bidalitako gutuna" dela, eta beste alderdi politiko batzuei ere gustatuko litzaiekeela Ahal Duguk adina telebista ordu eduki programa azaltzeko.
Onda Vascan egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, Ahal Duguren emaitzak (Araban 9.500 boto) "zigorra" dira Estatuko alderdi handientzat batez ere, "herritarrek ikusten baitute haiek sortu duten egoeratik atera ezinean dabiltzala".
Agirreren esanetan, batzuek "diskurtso populistak" lehenetsi dituzte, Ahal Duguren programa ekonomikoa "ezin baita bete".
Arabako jeltzaleen buruak azpimarratu du beste alderdi batzuei ere gustatuko litzaiekeela programa "telebistan doan" azaltzeko aukera, Pablo Iglesias Ahal Duguren bozeramaileak telebista saioetan egin dituen agerraldiei erreferentzia eginez.