Politika -

EREen auzia

Epaileak sei etxe kendu dizkio Magdalena Alvarezi

Halaber, sei kontu korronte kentzeko prozesua hasi du (horietako bat Luxenburgon) 29,5 milioi euroko fidantza betetzeko.

Epaileak Alvarezi kendu dizkion sei etxeetako bat. EFE
Epaileak Alvarezi kendu dizkion sei etxeetako bat. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andaluziako ERE faltsuak ikertzen dituen epaileak, Mercedes Alayak, sei etxe eta bost kontu korronte (horietako bat Luxenburgon) kendu dizkio Magdalena Alvarezi ministro ohiari , 29,5 milioiko fidantza zibila betetzeko.

Efek sarbidea izan duen auto batean, Alaya epaileak dio Alvarezek eskainitako sei ondasun higiezinak eta bost kontu korronteak ez direla nahikoak fidantza, 29.568.129 eurokoa, betetzeko.

Horren ondorioz, ondasun-ikerketa osoa hastea adostu du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak duen aplikazio informatikoaren bitartez.

Halaber, sei pisu kentzeko prozesuaren hasiera adostu du, lokal komertzialak eta garajeak barne. Andaluziako ministro eta kontseilari ohiak Madrilen, Sevillan, Malagan, Esteponan eta Benalmadenan ditu.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea