Politika -
Ezbeharraren ostean
Lehendakariak 'atsekabea' erakutsi du Carrascoren hilketagatik
Halaber, Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak "elkarrekin egoteko unea" dela nabarmendu du, eta Leongo Diputazioko presidentearen senideei atsekabea eta babesa azaldu dizkie.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu lehendakariak "asaldura eta atsekabea" erakutsi ditu, Isabel Carrasco Leongo Diputazioko presidentearen hilketagatik.
Carraco bere etxetik gertu hil dute. Barne Ministerioak "mendeku pertsonalaren" izan den hipotesia du.
Mariano Rajoy Gobernuko presidentea "atsekabetuta" azaldu da, astelehen honetan, Isabel Carrascoren heriotzagatik, eta "elkarrekin egoteko unea" dela azpimarratu du.
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak "atsekabe handiko uneak" bizitzen ari direla azaldu du berri "oso txarra eta oso zaila" den baten aurrean, eta Carrascoren familiari eta alderdiko eta Gobernuko kide guztiei "elkartasuna eta babesa" helarazi die.
Miguel Arias Cañete Europako hauteskundeetarako PPren zerrendaburuak honako hau idatzi du Twiterren: "Beti gogoan izango zaitugu".
Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiak Isabel Carrascoren hilketa gaitzetsi du, eta, Jaendik, mitin bat ematea aurreikusita zuen lekutik, "elkartasuneko besarkada bat" bidali die PPko militanteei eta buruzagiei.
Elena Valenciano Europako hauteskundeetarako PSOEko hautagaiak honako hitzok esan ditu: "Guztiz deitoratzen dut Isabel Carrascoren heriotza, Leongo Diputazioko presidentea eta Leongo PPko presidentea".
Patxi Lopez PSEko idazkari nagusiak PPri atsekabea erakutsi dio, Leongo Diputazioko presidentearen hilketagatik: "Inoiz ez da arrazoirik pertsona bati bizia kentzeko".
Cayo Lara IUko buruak telefonoz dei egin dio arratsaldean Mariano Rajoy Gobernuko presidenteari, federazioaren izenean, "atsekabea eta doluminak" helarazteko.
Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidenteak ohar bat bidali du, hilketaga "guztiz gaitzesteko", eta bere eta Kataluniaren doluminak adierazteko.