Politika -
Heriotza
Paulino Luesma sailburu ohi sozialista hil da
Lan sailburu izan zen Jose Antonio Ardanza lehendakariaren garaian, eta gero Espainiako Gobernuaren ordezkari izan zen EAEn, Ibarretxeren agintaldian.
Erredakzioa
Paulino Luesma Eusko Jaurlaritzaren Lan sailburu ohi eta Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkari ohia hil da, minbizi baten ondorioz. 64 urte zituen.
Luesma (Gasteiz, 1949) atzo hil zen, Bilbon, eta Funeraria Bilbainaren beilategian jarriko dute haren hil-kapera. Luesmaren aldeko hiletaBilboko Andre Mari Sortzez Garbiaren parrokian egingo da larunbatean eguerdiko ordu batean.
Politikari sozialista Lan sailburu izan zen Jose Antonio Ardanza lehendakariaren garaian, eta gero Espainiako Gobernuaren ordezkari izan zen EAEn, Ibarretxeren agintaldian, 2004 eta 2008 artean. Azken kargu horretan lau urtez egon ostean, ordezka zezatela eskatu zuen. Ramon Jauregui diputatu sozialistaren oso gertukoa zen.
ETAk bonba-autoa jarri zuen Paulino Luesmaren kontra 2000ko uztailean, baina atentatuak porrot egin zuen.
Kargu publikoetan egon ondoren, Luesmak politikatik aparte pasatu zituen urte batzuk, eta abokatu lanean zentratu zen. Hala ere, ez zuen politika erabat baztertu, hainbat udaletan AHTren inguruan deitu zituzten kontsulten kontra aritu baitzen epaitegietan.
Bestalde, Luesma Zuzenbide Zibileko irakasle izan zen Deustuko Unibertsitatean.