Politika -

Ministroen kontseilua

Gobernuak adingabeen babesaren marko juridiko berria onartu du

Erreforma "handi" honek "adingabeen interes nagusia lehen lekuan jartzen du", azaldu du Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak.

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea. EFE
Soraya Saenz de Santamaria
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuak adingabeen babesarekin zerikusia duen lege taldearen bi lege aurreproiektu onartu ditu, anparatzeko prozesuak arintzeko eta abusu sexualen eta genero-indarkeria egoeren aurrean dauden adingabeen babesa indartzeko.

Beste lege batzuen artean, Kodigo Zibila, Nazioarteko Adopzioa eta Genero-Indarkeriaren aurkako Neurri Integralak erreformatuko dituzte, 2013-2016 Haurtzaroa eta Gaztaroa Planean onartutako neurriak garatzea ahalbidetzeko.

Erreforma "handi" honek "adingabeen interes nagusia lehen lekuan jartzen du", azaldu du Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak, Ministroen Kontseiluaren ostean.

Erregulazio berriak askatasun sexualaren edota adingabeen esplotazioaren aurkako delituengatik zigortutako pertsonei haurrekin kontaktua duten lanak garatzea debekatuko die, eta agintariak, funtzionarioak eta profesionalak fiskalaren aurren bere jardunbidean ezagutzen dituzten abusuak salatzera behartuko ditu.

Guraso biologikoekin harremana mantentzea ahalbidetuko duen adopzio irekia erregulatzen du, haurrak indarkeria matxistaren biktimatzat hartzen ditu eta biktima edo lekuko moduan hainbat deklarazio judizialetan agerraldia egin beharra ekiditea erregulatzen du.

Ana Mato Osasun, Zerbitzu Sozial eta Berdintasun ministroak azaldu duenez, onartutako aurreproiektuak autonomia erkidegoen arteko batasunaren emaitza izan dira, Justizia Ministerioaren partaidetzarekin, gaineratu du.

Espainian ia 35.000 adingabe daudela azaldu du administrazioetan babespean edota zaintzapean, horietatik 21.000k babesa jasotzen dute, eta 14.000 erresidentziatan daude, familiak iristearen zain.

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea