Politika -
Aberri Eguna
UPyD: 'EAJk bere hitzaldi erradikalena berrartuko du Aberri Egunean'
Gorka Maneiroren iritziz, autogobernuari buruzko lantaldea EAJk bere interesak babesteko sortu duen 'tresna' da, eta lehenago edo geroago, bere subiranotasun plana aurkeztuko du.
Erredakzioa
"EAJk bere hitzaldirik erradikalena berreskuratuko du Aberri Eguna ospatzeko ekitaldietan", Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkidearen arabera. Hizketaldi horrek, batetik, nazionalisten sentimenduak zirikatuko dituela, eta bestetik, Euskadiko eta Espainiako elkarbizitzari kalte egingo diola, gaineratu du Maneirok.
Eusko Legebiltzarrean abian jarritako autogobernuari buruzko lantaldea EAJk bere interesak babesteko sortu duen 'tresna' dela iritzi dio Gorka Maneirok. Are gehiago, lehenago edo geroago Ibarretxe Planaren antza izan dezakeen subiranotasun plana aurkeztuko duela uste du.
"Hala gertatu zen lantalde bat abian jarri zen azken aldian”, esan du. “Eusko Legebiltzarrean landutakoak ez zuen zerikusirik izan gero proposatu zen planarekin", gaineratu du, eta Legebiltzarreko lantaldea EAJk denbora irabazteko asmatu duen 'trikimailua' dela salatu du.