Politika -
Legearen erreformaren kontra
Patxi Lopez 'ETAk mehatxatutako guztiak' itzultzearen alde agertu da
PPk proposatutako erreforma baino, "egin beharko genukeena da baldintzak jartzea ETAk mehatxatuta herrialde honetatik alde egin behar izan zuten guztiek buelta daitezen".
Erredakzioa
Patxi Lopez PSE-EEren idazkari nagusiaren arabera, "ETAren erruz erkidegotik alde egin zutenek" bozkatu ahal izateko legea aldatu baino, beharrezkoa da baldintzak jartzea ETAk mehatxatuta herrialde honetatik alde egin behar izan zuten guztiek buelta daitezen".
EFEk egindako elkarrizketa batean Lopezek esan duenez, PPk hauteskunde legea aldatzeko egin duen proposamena gauzatzea "oso zaila da teknika eta zuzenbidearen aldetik".
"Herrialde honetako gainditu gabeko ikasgaia izan beharko litzateke nahi duten guztiek bueltatzea", esan du Lopezek. Gainera, aitortu du "ETAk indarkeria erabiltzeari uko egin eta gero" bueltatu diren pertsona batzuk ezagutzen dituela.
Hori dela eta, Loepzek esan duenez, PPren proposamena baino, "egin beharko genukeena da baldintzak jartzea ETAk mehatxatuta herrialde honetatik alde egin behar izan zuten guztiek buelta daitezen".