Politika -

Eztabaida Kongresuan

Rajoyk Konstituzioaren erreforma eskatzeko gonbidapena egin du

Gobernuko presidenteak Kataluniak Espainian jarraitzearen alde egin du. "Espainiar guztien presidentea naiz, eta hala izaten jarraituko dut", nabarmendu du.

Mariano Rajoy Gobernuko presidentea. EFE
Mariano Rajoy
Rajoy: 'Guztien presidentea naiz, eta hala izaten jarraituko dut'

1:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak Kataluniak Espainian jarraitu behar duela babestu du, honako hitzok esanda: "Espainiar guztien presidentea naiz, eta hala izaten jarraituko dut".

Kongresuan Kataluniaren independentziaren erreferendumari buruz egindako eztabaidan, Rajoyk hori proposatzen dutenei benetan gertatuko litzatekeena ez azaltzea leporatu die.

Eskaera hori babestu duten Kataluniako Parlamentuko ordezkariei entzun ostean, txalo zaparrada bat izan da Rajoyrentzat, PPko diputatuen artean.

Konstituzioaren erreformaren gonbidapena

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak Katalunian kontsulta bat egiteari atea itxi dio, eta helburu horretara bideratutako "legezko bide bakarra" honako hau dela esan du: Konstituzioa erreformatzeko proposamen bat aurkeztea.

Rajoyren hitzetan: "Konstituzioa aldatu nahi duen nornahik,  Espainia desegin nahi duen nornahik, izena aldatzea, edozer dela ere, Ganbera honi bere esku ez dagoena eskatu beharrean, erreforma konstituzionalaren bidea hartu behar du".

"Demokraziarik ez da legerik gabe"

Rajoyk espainiar guztiei hitz egin die, guztientzako lan egiten duela, "guztien eskubide eta askatasunagatik", esatean. Kataluniak Espainiaren parte izaten jarraitzeko ideia defendatu du.

"Ez dut Espainia Katalunia gabe ikusten, ezta Katalunia Espainiatik eta Europatik kanpo ere", azpimarratu du.

Presidenteak Generalitatearen "haustura" proiektuak dakarren "arriskuaren" berri eman du; "demokraziarik ez da legerik gabe", gaineratu du.

Bestalde, Rajoyk presidente moduan, ibili ahal den gune barrak legearena eta eginbeharrarena dela esan du.

Testuinguru horretan, "sentimendu" kontu bat dela ere aipatu du, "afektuena, elkarrekin bizitako historiarena". "Batera guztiok irabazten dugu, eta, bananduta, guztiok galdu", adierazi du.

"Katalunia maite dut"

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak, beharbada berak Katalunian "zuek" baino gehiago sinesten duela esan du, kontsulta egin nahi dutenen harira, eta honako hau azaldu du: "Katalunia maite dut, beste erkidegoak bezala. Ez atsegina bezala, zerbait propioa bezala baizik".

"Barkatu, baina, beharbada, Katalunian zuek baino gehiago sinesten dut. Gutxienez, nik ez dut Katalunia existitzen dela pauso bakoitzean erakusteko beharra sentitzen. Badakit existitzen dela, eta aberri honen puntetako bat da; ez da Espainia bera gabe ulertzen, Katalunia Espainia gabe ulertuko ez litzatekeen moduan", nabarmendu du Rajoyk.

Rajoy: "500 kaferekin ere Masek eta nik ez genukeen Konstituzioaren aurkako ahalmena izango"

Mariano Rajoy gobernuburuak esan duenez, kafe batekin, ezta "500"ekin ere, berak eta Artur Mas Generalitateko presidenteak ezingo luketen Konstituzioaren aurkako ezer egin, besteak beste, Kataluniako independentziari buruzko erreferenduma egitea.

"Gauza batzuk ez dira ez manifestazioekin ez plebizituekin aldatzen", azpimarratu du, "herritarren babesarekin" jantzi nahiak ez du balio, gaineratu du.

"Hori ez da posible. Orain ez da posible. Konstituzioa hori posible ez izateko moduan idatzi zen", nabarmendu du.

Katalunia independentea, "Robinson Crusoeren uhartea"

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak Kataluniako independentzia nahi dutenak eskaintzen ari direna benetan "Robinson Crusoeren uhartearen gertukoena" dela esan du.

Kongresuan Kataluniaren independentziaren erreferendumari buruz egindako eztabaidan, Rajoyk hori proposatzen dutenei benetan gertatuko litzatekeena ez azaltzea leporatu die.

Rajoyren hitzetan, "ebidentzia" bat da Katalunia independente bat "pobreagoa" izango litzatekeela, eta Europatik, eurotik, NBEtik eta nazioarteko tratatuetatik irtengo litzatekeela.

Agerraldia amaitzean, PPko diputatuek Rajoy txalotu dute, minutu batez.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Rajoy albisteak