Politika -

Etxean giltzapetuta

Uribetxeberriaren aurkako 'ankerkeria' salatu du Sortuk

"Beraiek nahi bezala, azkar hil ez denez Uribetxeberria bere bizitzako azken egunera arte jazarriko dutela ematen du", salatu du Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak.

Pernando Barrena Sortuko bozeramailea. Argazkia: EFE
Pernando Barrena Sortuko bozeramailea. Argazkia: EFE
Pernando Barrena Sortuko bozeramailea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak Josu Uribetxebarria Bolinaga etxean giltzapetzeko agindua eman du. Epailearen erabakia presoaren aurkako "ankerkeria" dela salatu du Pernando Barrena Sortuko bozeramaileak. Horrek "mendeku gosea" erakusten duela kritikatu du.

Barrenak prentsaurrekoa eman du Donostian. Uribetxebarria etxean giltzapetzeko agindua eman du Morenok, 1986an, Arrasaten, ustez guardia zibil bat hiltzeagatik.

Sorturen hitzetan, neurriak "ez du zuzenbidezko oinarririk, Uribetxebarriaren egoera medikoak hobera egin ez duelako". Presoa baldintzapeko askatasunean utzi zuten 2012ko abuztuan. Presoa minbizia dela eta oso larri dago.

Erabakiaren atzean "mendeku gosea" dagoela adierazi du Barrenak. Bozeramailearen ahotan, "bizi itxaropenik ez duen persona baten kontrako ankerkeria nabarmena da".

Jazarpena

"Azkar, beraiek nahi bezala, hil ez denez Uribetxeberria bere bizitzako azken egunera arte jazarriko dutela ematen du Auzitegi Nazionalaren erabaki horrekin", salatu du buruzagi abertzaleak.

Uribetxebarriaren aurkako neurriak "biktimen elkarteetako eskuin muturreko sektoreen mendeku gosea ase nahi du soilik", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Sortu