Politika -

Dolu-aldi ofiziala

EAEko Fiskaltza Adolfo Suarezen dolua bete ez duten ikertzen ari da

Ikerketa abian jartzea erabaki du Euskadiko fiskal nagusiak, Gipuzkoako Aldundiaren eta Donostiako Udalaren jokabideetan delitu zantzurik dagoen zehazteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adolfo Suarez Espainiako Gobernuko presidente ohiaren heriotza dela eta ezarritako dolu ofiziala ez betetzeagatik, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren jokabideetan delitu zantzurik dagoen zehazteko ikerketa zabaldu du EAEko Fiskaltzak.

Suarezen omenezko dolua errespetatzeko eraikin publiko guztietan Espainiako bandera haga erdian jartzeko agindua eman zuen Exekutiboak dekretu baten bidez. Gipuzkoako bi erakunde horiek ez zuten dekretua errespetatu eta Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko ordezkariak Ministerio Publikoari ikerketa abian jartzea eskatu zion iragan astean.

Hiru eguneko dolualdia ezarri zuen Mariano Rajoyren Gobernuak, iragan asteko asteleheneko 00:00etatik aurrera.

Gipuzkoako Aldundiak eta Donostiako Udalak dolua errespetatu behar ez zutela jakin eta gero, Urquijok bi eskakizun igorri zizkion Juan Calparsoro Euskadiko fiskal nagusiari. Gertatutakoa argitzeko ikerketa martxan jartzea erabaki du Calpasorok, iturri juridikoen arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa