Politika -

Udal Hauteskundeak

Hauteslekuak itxi dituzte Ipar Euskal Herrian

Jarraian, hauteslekuen sarreran egindako inkesten berri emango dute. Behin-behineko emaitza ofizialak 20:0etatik aurrera iragarriko dituzte.

Hendaiako hauteslekua, Iker Elizalde bozkatzen ari zela. Irudia: Nerea Olaso
Hendaiako hauteslekua, Iker Elizalde bozkatzen ari zela. Irudia: Nerea Olaso
Parte-hartzea txikiagoa da Iparraldean, eguerdiko datuei erreparatuta

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteslekuak 18:00etan itxi dituzte Ipar Euskal Herrian, udal-hauteskundeetako bigarren itzulian.

Parte-hartzeari dagokionez, % 52,08koa izan da 17:00ak arte. Lehen itzulian, % 59,9k eman zuen boza 17:00etarako. 2008ko hauteskundeetan, aldiz, parte-hartzea % 64,77koa izan zen ordu berean. Frantziari dagokionez, % 52,36koa izan da parte-hartzea, duela sei urteko udal-hauteskundeetan ordu berean zenbatutakoa (% 54,45) baino txikiagoa.

Hauteslekuak 08:00etan zabaldu dituzte. Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoako 1.000 biztanletik gorako 41 herrietatik 25etan hautatu zuten auzapeza; gainontzekoetan, gaur, igandea, erabakiko dute.

Lehia estua espero da hainbat udalerritan, besteak beste, Hendaian, Angelun, Miarritzen eta, noski, Baionan.

Kotte Ecenarr Hendaiako hautagai sozialista, boza ematen. Irudia: Nerea Olaso

Lehenengo itzulian inork ez zuen gehiengo absoluturik lortu, eta bigarren itzulia beharrezko zaie. Ikusteko dago, beraz, nork ordezkatuko duen orain arte alkate izan den Jean Grenet.

Donibane Garazin eta Donibane Lohizunen, esaterako, ez da bigarren itzulirik izango gehiengo osoz irabazi baitute egungo alkate eskuindarrek.

Zazpi udalerritan hiru hautagai izango dira lehian: Baionan, Donapaleun, Maulen, Arrangoitzen, Senperen, Zuraiden eta Urruñan.

Hiru udalherritan, lau hautagai izango dira aurrez aurre: Azkainen, Bokalen eta Ustaritzen.

Frantzian 45 milioi pertsona deituta daude hauteskunde hauetan bozka emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea