Politika -

2014-2019

Gobernuak M25eko Europako hauteskundeetarako deialdia onartu du

Soraya Saenz de Santamariak esan duenez, Europako hauteskunde-prozedura onartu arte herrialde bakoitzak bere aldetik eta bere legeen arabera deitu behar ditu Europako hauteskundeak.

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea erdian. EFE
Soraya Saenz de Santamaria
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea erdian. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ministroen Kontseiluak maiatzaren 25eko Europako hauteskundeetarako deialdia onartu du ostiral honetan. Hauteskunde horietatik Espainiako 54 eurodiputatu irtengo dira, eta 2014-2019 bitarteko legealdian izango dira.

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak prentsaurrekoan azaldu duenez, Europako hauteskunde-prozedura onartu arte herrialde bakoitzak bere aldetik eta bere legeen arabera deitu behar ditu Europako hauteskundeak.

Espainiaren kasuan, hauteskunde orokorren erregimenaren araudia jarraitzen da. Horren bidez onartu dute maiatzaren 1ean indarrean sartuko den dekretua.

Hauteskunde kanpaina maiatzaren 9an hasiko da, eta bi aste geroago amaituko da, hilaren 23an.

Soraya Saenz de Santamariak adierazi duenez, hauteskude horien emaitzak ez dira gauera arte jakingo, behin-behineko informazioa ezin delako eman Europako hautestontziak itxi arte. Iragarri dutenez, azkenekoak Italiakoak izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea