Politika -

Konstituzionalaren ebazpena

Kataluniako Gobernuak ez du subiranotasunaren bide-orria aldatuko

Epaian kontraesana dagoela adierazi du Homsek, erabakitzeko eskubidea onartu baina subjektu subirano izaera ukatu baitio.

Francesc Homs
Francesc Homs
Francesc Homs

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionalaren ebazpenak ez du subiranotasun prozesuaren bide-orria aldatuko, Francesc Homs Kataluniako Generalitateko Presidentetza kontseilari eta Gobernuko bozeramaileak astearte honetan adierazi duenez.

Homsen hitzetan, "kontraesana" dago epai horretan, eta "harrigarria" da erabakitzeko eskubidea onartzea baina subjektu subirano izaera ukatzea.

"Ebazpen apur bat harrigarria da, agerian utzi dituen kontraesanengatik; edonola ere, ez du eraginik gure jardunean", esan du 8TV telebista katean.

Kataluniako Gobernuaren aburuz, "oso agerikoa" da Katalunia subjektua dela, eta hori katalanek botoa ematen duten bakoitzean erakusten dutela azpimarratu du. Halaber, nabarmendu egin du oso interesgarria dela Konstituzionalak "erabakitzeko eskubidearen aukera" onartzea.

Homsek onartu du ebazpen konplexua dela, eta sakonean aztertu beharko dutela, lasaitasunez.

Kataluniako Gobernuaren ordezkariaren aburuz, Konstituzionalak ez du erabat bat egin Espainiako Gobernuaren eskaera guztiekin. "Uste dut ebazpena ez zaiola gehiegi gustatuko Espainiako Gobernuari", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Politika albisteak Kataluniaren independentzia Kataluniako prozesua zuzenean