Politika -

Lur-ematea

Adolfo Suarez emaztearekin batera hilobiratu dute Avilako katedralean

Hiru egunez gorpua beilatzen izan da familia. Estatu-hileta martxoaren 31an izango da.

Adolfo Suarezen hilotza, Avilako katedralera heltzean. Argazkia: EFE
Adolfo Suarezen hilotza, Avilako katedralera heltzean. Argazkia: EFE
Adolfo Suarez Avilako katedralean hilobiratu dute emaztearekin batera

2:17

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adolfo Suarez, Trantsizioaren presidentea, Amparo Illana bere emaztearen alboan hilobiratu dute, Avilako katedralean. ''Adiskidetasuna posible izan zen'', irakur daiteke senar-emazteen hilobian.

Presidente ohiari lur eman diote El Salvador katedraleko klaustroan, II Errepublikako Gobernuko presidentearen, Claudio Sanchez Albornozen, hilotzaren alboan.

Avilan izan den ehorzketaren ostean, Jesus Garcia Burillo Avilako gotzainaren eskutik, klaustrora eraman dute, presidente ohiaren senideek azken agurra emateko.

Ekitaldi horrekin, hiru eguneko beilaldia amaitzen da. Suarez familiak hilotza beilatzen izan da ospitalean bertan eta Diputatuen Kongresuan jarri zuten hil-kaperan. Estatu-hileta martxoaren 31an egingo dute.

Adolfo Suarez Gobernuko presidente ohiaren senideak katedralaren barruan izan dira eta ekitaldian izan direnak agurtu dituzte. Erlijio-ofizioan izan diren guztiak agurtu arte, senideek ez dute katedrala utzi.

Agurra Madrilen

30.000 bat lagunek azken agurra eman diote Adolfo Suarez Espainiako Gobernuko presidente ohiari, Madrilgo Kongresuan 24 orduz ireki duten hil-kaperan.

07:00etan ireki dute berriro Adolfo Suarez Espainiako Gobernuko presidente ohiaren hil-kapera, ordu batzuez itxita egon ondoren, azken agurra eman nahi dioten herritar guztientzat. 10:00ak arte egon da zabalik.

Ondoren, goizeko 11:00etan, hil-kutxa Cibeles Plazara oinez eraman dute, eta armada, senideak eta agintariak atzetik joan dira Neptuno Plazatik eta Prado Pasealekutik.

Espainiako bandera bat gainean zuela, hil-kutxa Kongresuko ate nagusitik atera dute (oso kasu gutxitan zabaldu dute ate hori). Behin eskailerak jaitsita, Espainiako himnoa entzun eta herritarrek txaloz jaso zute Adolfo Suarezen hil-kutxa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea