Politika -

Adolfo Suarezen heriotza

Urkulluk Suarez goraipatu du ezberdinen arteko akordioak lortzeagatik

"Haren iragan politikoak mesfidantza eragiten zidala aitortu behar dut, baina testuinguru eta garai horretan egon beharko genukeen ulertzeko", azaldu du lehendariak sare sozial ezagun batean.

Iñigo Urkullu lehendakariak Adolfo Suarezen irudia goraipatu du. Argazkia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakariak Adolfo Suarezen irudia goraipatu du. Argazkia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakariak Adolfo Suarezen irudia goraipatu du. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak Adolfo Suarez Espainiako Gobernuko presidente ohia goraipatu du "ezberdinen arteko akordioak lortzeko gaitasuna izateagatik". Dena den, Suarezen iragan politikoak mesfidantza eragiten ziola aitortu du. Adolfo Suarez igande honetan hil da Madrilen, 81 urterekin.

Suarezen heriotzaren berri izan ostean, Iñigo Urkullu lehendakariak mezua kaleratu du sare sozial ezagun batean. Pertsonalki hura ezagutzen ez zuela aitortu badu ere, "Suarez Espainiako presidente izan zen Trantsizio garaia pasioz bizi izan nuen".

"Haren iragan politikoak mesfidantza sortzen zidala aitortu behar dut, baina garai eta testuinguru horretan kokatu beharko genukeen ulertzeko. Urte zailak izan ziren alor ekonomikoan, sozialean eta politikoan, zenbait alorretan orain bizi dugun garaia baino zailagoa. Irakinaldi politikoko garaia izan zen. Dozenaka alderdi politiko zeuden garai hartan eta horrek zail egiten zuen puzzlea osatzea", azaldu du.

Trantsizio garaitik, Adolfo Suarezek ezberdinen arteko akordioak lortzeko izan zuen gaitasuna azpimarratu du Urkulluk. "Elkarrizketa, errespetua eta akordioa. Gaur egun zaila edo ezinezkoa dirudiena posible izan zen Trantsizioko lehen urte horietan", azaldu du Amnistiaren Legea, amnistiak, alderdi politikoen legeztatzea edo Moncloako akordioak aipatuz.

Bestalde, garai hartan Euskadik Autonomia Estatutua onartu zuela eta Suarezen dimisioaren ondotik, Kontzertu Ekonomikoa onartu zela gogoratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Urkullu azken albisteak