Politika -

Lehendabiziko itzulia

Iparraldeko udal hauteskundeetako gako nagusiak

Igande honetan eta datorrenean, bi itzulitan,  egingo dira udal hauteskundeak  Ipar Euskal Herrian.   Udal garrantzitsuenetako kolore politikoa alda litekeela diote galdeketek.

Ipar Euskal Herriko 159 udalerrietan izango dituzte hauteskundeak igande honetan
Ipar Euskal Herriko 159 udalerrietan izango dituzte hauteskundeak igande honetan
Gogoeta eguna, Ipar Euskal Herrian

1:30

EITB.COM | Baiona

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande honetan eta datorrenean, bi itzulitan, egingo dira udal hauteskundeak  Ipar Euskal Herrian.  Udal garrantzitsuenetako kolore politikoa alda litekeela diote galdeketek.

Bi itzulitan erabakiko dira udaleko agintea hartuko duten alkateak Ipar Euskal Herrian.  Bozketa berean Lapurdiko, Zuberoako eta Nafarroa Behereko 10 mankomunitatetako ordezkariak ere aukeratuko dituzte; geroz eta eskumen gehiago dituzte mankomunitateek, batez ere Baionako, Hendaiako eta  Donibane Lohizuneko eskualdeetan.  Iparraldeko biztanleen erdia baino gehiago biltzen da hiru eremu horietan.

Ikusmin handia piztu dute udal hauteskunde hauek Ipar Euskal Herrian, herri garrantzitsuenetan aldaketak espero baitira.

Baionan, esaterako, Jean Grenet ez da aurkeztuko alkatetzarako, berriro.  19 urtez izan du Lapurdiko hiriburuko aginte makila eskuan Grenetek. Jean Rene Etchegaray (Zentroa) eta Henri Etcheto (PS) dira, orain, alkatetzarako lehiarako bi hautagai nagusiak. IFOPk martxoaren 13an kaleratutako galdeketaren arabera, lehen itzulian ezkerrak irabaziko du.  Hala balitz, eta ezkerreko alderdi guztiek bat egingo balute, Etcheto izan liteke hurrengo alkatea Baionan. Giltza abertzaleen esku egon daiteke; Etchegaray zentristak beti konpromiso handia erakutsi du euskal munduarekiko.

Donibane Lohizunen ere  lehia bizia dago. Hiru zerrenda daude: Peyuco Duhart oraingo alkate eskuindarrarena (bertan daude EAJko 3 kide), Emile Amaro PSkoa eta Pascal Lafitte Herri Berrikoa. Michele Alliot Marie (UMP) ez da aurkeztuko aurten alkatetzara.  Europako Parlamenturako hauteskundeetarako zerrendetan aurkeztuko da Alliot Marie.

Donibane Garazin, Nafarroako Behereko hiriburuan, bi hautagai aurkeztu dira; Alfons Idiart egungo auzapeza eta Xabier Larre, Idiarten azken urteotako kudeaketa salatzeko sortutako taldea.

Maulen, berriz, Mixel Etxebeste (independentea) egungo alkateak uste baino aurkari gehiago izango ditu aurrez aurre, denak ezkerrekoak: Louis Lavado, Beñat Elkegaray eta Mathias Davant.

Angelun eta Hendaian ere aldaketak egon daitezkeela uste dute adituek.

Nobedade nagusiak

Berrikuntza bat baino gehiago dituzte hauteskunde hauek. Besteak beste, 1.000 biztanletik gorako herrietan zerrenda itxiak bozkatu ahal izango dituzte. Orain arte, aukera hori 3.500 biztanletik gorako herrietan bakarrik zuten. Hautesleek nahi duten zerrendan nahi duten hautagaia aukera dezakete zerrenda irekietan, pertsonek dute lehentasuna. Zerrenda itxiekin, berriz,  zerrendak berak,  programak du garrantzia.  Herri txikien nolabaiteko politizazioa dakar aldaketak.  Lapurdiko 18 herri,  Nafarroa Behereko bost eta Zuberoako bi dira aurten aukera berri hori izango dutenak.

Beste nobedadea, parekidetasuna da, 1.000 biztanletik gorako herrietan aurkeztu diren zerrendetan gizon eta emakume kopuru berbera aurkeztea derrigorrezkoa izan da.

Aurten lehen aldiz, baita ere, boto paper berdinean udal ordezkariak eta mankomunitateko ordezkariak aukeratuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea albisteak