Politika -

Iragarpena

Adolfo Suarezen osasun egoera 'kritikoa' da, familiaren arabera

Adolfo Suarez Illanak, semeak, eman du horren berri, Madrilen, Cemtro klinikan egindako agerraldian.

Adolfo Suarez Espainiako presidente ohia hil zorian dago

0:50

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adolfo Suarez Gonzalez Espainiako Gobernuko presidente ohiaren osasun egoera "kritikoa" dela eta datozen 48 orduetan hil daitekeela adierazi du gaur Adolfo Suarez Illanak Madrilen, Cemtro klinikan egindako agerraldian.

Espainiako erregeari eta Mariano Rajoy presidenteari bere aitaren osasun egoeraren berri eman diela gaineratu du Adolfo Suarezen semeak. Astelehenetik Madrilgo Cemtro klinikan da Suarez. Haren semeak jakitera eman duenez, "gaixotasunak aurrera egin du" eta litekeena da presidente ohia "hurrengo 48 orduetan hiltzea".

Suarezen "amaiera" Jainkoaren "eskuetan" dagoela azpimarratu du Suarez Illanak. Horren esanetan, azkeneko egunak "zoriontsuak" izan dira presidente ohiarentzat.

hijo adolfo suarez

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea