Politika -
Iñaki Azkunaren heriotza
Espainiako Errege Etxeak telegramak bidali dizkio Azkunaren sendiari
Joan den martxoaren 2an Espainiako erregearen bisita jaso zuen Iñaki Azkunak. Bilboko alkatea etxean zegoen, otsailaren 23an izan zuen erorikotik osatzen.
Erredakzioa
Espainiako errege-erreginek eta printze-printzesek telegramak bidali dizkiete Iñaki Azkunaren senitartekoei euren atsekabea erakusteko.
Errege Etxeak jakitera eman duenez, Espainiako errege-erreginek eta Asturiasko printze-printzesek Bilboko alkatearen irudia goraipatu dute euren idatzietan. Iñaki Azkuna arratsaldean hil da etxean, Bilbon.
Joan den martxoaren 2an Juan Carlos I.aren bisita jaso zuen Iñaki Azkunak. Bilboko alkatea etxean zegoen, otsailaren 23an izan zuen erorikotik osatzen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea