Politika -

Oharra

Urkullu: 'Iñaki, alkate jauna, ohore handia izan da'

Bilboko alkateak "urteotan, gaixo egon arren, erakunde instituzionalarekin zuen konpromisoa eta bilbotarrei ematen zien zerbitzua" nabarmendu ditu Jaurlaritzak.

Iñigo Urkullu lehendakaria eta Iñaki Azkuna. Argazkia: Bilboko Udala
Iñigo Urkullu lehendakaria eta Iñaki Azkuna. Argazkia: Bilboko Udala
Iñigo Urkullu lehendakaria eta Iñaki Azkuna. Argazkia: Bilboko Udala

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak bere "atsekaberik sakonena" adierazi nahi izan du Iñaki Azkuna Bilboko alkatearen heriotzaren aurrean, eta "urteotan, gaixo egon arren, erakunde instituzionalarekin zuen konpromisoa eta bilbotarrei ematen zien zerbitzua" nabarmendu du.

Azkuna 71 urterekin eta 1999tik Bilboko alkate zena hil da, "bere familiarekin batera", 2003an diagnostikatu zioten minbiziaren ondorioz, Bizkaiko Udalak jakitera eman duenez.

Eusko Jaurlaritzak "doluminak" helarazi dizkie senideei, eta uneotan "familiak bizi duen tristurarekin bat" egiten duela azaldu du.

Ohar batean Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, "Euskadiko demokraziaren lehenengo urte haietatik hasita, langile nekaezina izan da euskal gizarteak egun osasun zerbitzu propioa, publikoa, unibertsala eta kalitatezkoa izan dezan; Bilbo eraldatu eta hiri modernoa izan dadin; eta Euskadik aurrerapena eta ongizatea lor ditzan".

Iñigo Urkullu lehendakariak hitzok idatzi ditu Twitterreko kontuan: "Elkar agur esan genuen moduan: "Iñaki, alkate jauna, ohore handia izan da".

Beste agintari batzuen erreakzioak

Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiaren hitzetan, Azkunaren ondorengo etorkizuna “ona izango da Bilborentzat eta Bizkaiarentzat” alkateak utzi duen “aztarnari” esker. Odon Elorza Donostiako alkate ohiaren iritziz, “Euskadiko eta euskal herritar guztien” alkatea zen Azkuna. Haien arteko harremana “oso ona” zela gaineratu du Elorzak.

Jose Antonio Ardanza lehenadakariak gogoratu du berak izendatu zuela Azkuna Osasun sailburu. Ardanzaren ustez, “oso zaila” izango da beste hautagai batek munduko alkate onenaren saria berriro lortzea.

Azkunaren heriotza deitoratu du Juan Jose Ibarretxe lehendakariak. Ibarretxeren hitzetan, "algara eta lan ugariren oroitzapen asko ditut lagunarekin". "Une oso tristea da", erantsi du beilatokiaren sarreran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñaki Azkuna Iñigo Urkullu biografia