Politika -
Diputatuen Kongresua
Kataluniari galdeketak egiteko eskumena ematea babestuko du EAJk
Kataluniako Parlamentuak galdeketak egiteko eskumena Generalitateari pasatzeko egindako eskaera eztabaidatuko du, apirilaren 8an, Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak.
Erredakzioa
Kataluniari galdeketa egiteko eskumena ematea babestuko du EAJk, Aitor Esteban EAJk Espainiako Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez. Izan ere, apirilaren 8an Diputatuen Kongresuko osoko bilkuran egingo den eztabaidan, Kataluniako Parlamentuak Espainiako Gobernuari galdeketak egiteko eskumena transferitzeko egindako eskaera eztabaidatuko da.
"Beti esan dugun bezala, Kataluniako Parlamentutik ateratzen diren eskaerak babestu egingo ditugu. Beraz, gure talde parlamentarioak Kataluniako Parlamentuko ordezkariek aurkezten dituzten proposamenak babestuko ditu", azaldu du Aitor Esteban jeltzaleak Kongresuko pasilloetan.
Talde parlamentarioen ordezkariek gaia apirileko osoko bilkuran jorratzea adostu zuten atzo. Hala, galdeketa egiteko eskumena Generalitateari pasatzeko aurkeztu diren hiru proposamenak eztabaidatuko dituzte bertan.
Kataluniako Ganberatik bidalitako ekimenean, erreferendumak egiteko eskumena Generalitatearen esku uzteko eskatu diote Kongresuari, Konstituzioko 150.2 artikuluak jasotakoari jarraituz.