Politika -

Europako Inbertsio Bankua

Magdalena Alvarezek (EIB) esan du ez duela dimitituko EEEen auziagatik

Alaya epaileak 29,5 milioi euroko fidantza ezarri dio Sustapen ministro eta Andaluziako Ekonomia eta Ogasun kontseilari ohiari Enplegua Erregulatzeko Espediente andaluziarren auzia dela eta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Magdalena Alvarez Europako Inbertsio Bakuko (EIB) presidenteordeak baieztatu duenez, ez du dimisioa emango, lanean eta errugabea dela defendatzen jarraituko du, "energia nahikoa" izango duelako "mundu guztia" ohartu dadin pairatzen ari den "injustiziaz".

Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumena Ministeriora heldu eta gero egin ditu hitzok Alvarezek, Miguel Arias Cañete ministroarekin Foresty and Coastal Management proiektua finantzatzeko kontratu bat sinatzeko.

Mercedes Alaya epaileak 29,5 milioi euroko fidantza ezarri dio Sustapen ministro eta Andaluziako Ekonomia eta Ogasun kontseilari ohiari Enplegua Erregulatzeko Espediente andaluziarren auzia dela eta.

Alvarezek esan du ez duela auzitan den gai bati buruz hitz egingo, baina azpimarratu du helegitea aurkeztu eta errugabea dela defendatuko duela.

"Energia nahikoa izango dut mundu guztia ohartu dadin pairatzen ari naizen injustiziaz", gaineratu du.

Edonola ere, esan du bere arazoa "txikia" dela Espainian "jendea sufritzen ari denarekin" alderatuta.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea