Politika -
Azaroak 9
Artur Masek azaroaren 9an 'hautestontziak aterako' dituela berretsi du
Generalitateko lehendakariak PPren ‘gutxiezpena’ gainditu eta Kataluniak bere etorkizuna erabakiko duela adierazi du.
Erredakzioa
Artur Masek, Generalitateko lehendakaria, azaroaren bederatzian hautestontziak kaleratuko dituela ziurtatu du PPren 'isiltasun harresia' eta 'gutxiezpena' gainditu eta Kataluniarrek bere etorkizunaz erabaki dezaten.
Parlament-ean egin duten kontrol sesioan PPC-ko Sánchez Camachorekin izan duen tirabiran egin ditu adierazpenok.
Sanchez-Camachok honelako prozesuak bideratzeko 'eskumena ez duela' esan dio eta 'legez kanpo' ari dela. Adierazpen hauekin estatuak Generalitateari Kataluniako autodeterminazio kontsulta egiteko eskumena ez diola emango jakitera eman du.
Masek gehien arduratzen duena 'Gobernuak Kataluniako legezkotasuna hondoratzen saiatuko dela eta Auzitegi Konstituzionalak hori onartuko duela' dela esan du.
PPC-ko liderrak azaroaren 9tik aurrera duen 'errepide mapa' azaltzeko eskatu dio ondoren eta 'Ukrainiakoa ez bezalako' ondorioak izatea eskatu dio.
Kataluniako lehendakariak Diputatuen Kongresuari erreferenduma egiteko eskumenak 'elkarrizketa gustatzen zaiolako' eskatu dizkiola gogoratu du. Alderdi Popularrean ez duela 'hitz egiteko inor aurkitzen' eta 'isiltasun harresi bat' dagoela eta kasu batzuetan 'gutxiezpena', gaineratu du..