Politika -

M11

Jaurlaritzak biktimen 'memoria bizi' baten alde egin du

Halaber, Erkorekak nabarmendu duenez, Jaurlaritzak ''biktima guztien aitortzea gauzatzeko konpromisoa eta familienganako babesa berretsi du''.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaurlaritzaren ustean, erakundeen, alderdien, politikarien eta eragile sozialen erantzukizuna da "terrorismoaren indarkeria pairatu zutenen memoria bizirik mantentzea, memoriak bizi izan behar du eta bakea eta elkarbizitza eraikitzen lagundu behar du".

Gobernu bileraren ondorengo prentsaurrekoan, Josu Erkoreka Jaurlaritzako bozeramaleak gaur, martxoaren 11an, gogorarazi duenez, "gaur Terrorismoaren Biktimen Egun Europarra" da eta "biktimak gogoan izateko eta elkartasuna adierazteko eguna".

"Orain dela 10 urte, Europan inoiz izandako atentatu terroristaren lekuko izan ginen, 191 pertsona hil eta beste 1.800 zauritu zituen atentatua", gomutarazi du.

Jaurlaritzak, esan duenez, "biktima guztiak gogorarazi nahi ditu gaur", eta euskal gizarteak "terrorismoaren atzaparkada ezagutzen du, hamarkadetan bizi izan duelako". "Gaur, Eusko Jaurlaritzak, beste behin ere, elkartasuna, hurbiltasuna eta errespetua helarazi nahi die bidegabe pairatu izan dutenei".

Halaber, Jaurlaritzak "biktima guztien aitortzea gauzatzeko konpromisoa eta familienganako babesa berretsi du, egia ezagutzeko, justizia izateko eta aitortzea gauzatzeko duten eskubidea bermatzeko".

Asimismo, ha destacado, el Gobierno vasco "reitera su compromiso con el reconocimiento a todas las víctimas y acompañamiento a sus familias, para garantizar su derecho a la verdad, la justicia, el reconocimiento y la reparación".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea