Politika -
Krisia Nafarroan
Mozioa ez babesteagatik egonezina azaldu dio Jimenezek Rubalcabari
Jimenezek Rubalcabari izandako “jarrera” leporatu dio, horrek Elena Valenciano PSOEko idazkariorde nagusiarekin batera argi utzi zuen alderdia ez zela Bildurekin “inora” joango.
Erredakzioa
Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko buruz Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiarekin bildu da ostiral honetan, Madrilen, tentsiozko bileran batean; nafarrak Yolanda Barcinaren aurkako zentsura-mozioari betoa jartzeko jarrera leporatu dio, baita alderdia "egoera delikatuan" jartzea ere.
Jimenezek PSNko Lurralde Batzordean bart gaur bertan Madrilera joateko konpromisoa hartu zuen, Rubalcabari aurrez aurre Nafarroako sozialisten egonezina azaltzeko, zentsura mozioa aurkezteko debekuagatik. Zuzendaritza Federalak zentsura mozioak aurrera egiteko Bilduren botoaren beharrean arrazoitu zuen erabakia.
Zuzendaritza eta Lurralde Batzordeak Ferrazen betoa onartu zuten, nahiz eta ados ez egon, eta Jimenezek dimititzeari uko egin zion, kide batzuek eskatu bezala.
Eferi sozialisten iturriek jakinarazi diotenez, Jimenezek Rubalcabari izandako “jarrera” leporatu dio, horrek Elena Valenciano PSOEko idazkariorde nagusiarekin batera argi utzi zuen alderdia ez zela Bildurekin “inora” joango. Ezker abertzaleak “politika egitea” ekiditea onartuko ez zuela ere esan zuen azken horrek.
Iturri horien arabera, Jimenezek hitz horiek gogorarazi dizkio, eta PSNk Bildurekin itunik ez egiteko asmoa zuela esan dio, ez dagoela erarik bere botoak Parlamentuan ez onartzeko legezko alderdia delako ordezkapen instituzionalarekin eta hauteskundeak maiatzaren 25erako deitzea zela ideia azaldu dio.
Jimenezek azaldu duenez, egoera ez da berdin ikusten Nafarroan edota bertatik kanpo, eta zentsura-mozioa bertako politika normaltasunera itzultzeko tresna zela nabarmendu dio, PSNk UPNrekin zuen koalizioa utzi eta Barcina gutxiengoan utzi ostean, 50 foru diputatuetatik 19rekin.
PSOEK ukatu egin ditu Jimenezen eta Rubalcabaren arteko kexak
PSOEko Zuzendaritzak ukatu egin du ostiral honetan Alfredo Perez Rubalcaba alderdiko buruaren eta Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusiaren artean kexak izan direnik, eta iraganaz ez dela hitz egin nabarmendu du, "Nafarroaren etorkizunaz" baizik.
Zuzendaritza federaletik jakitera eman dutenez, bilera ez da tentsiozkoa izan, PSNko beste iturri batzuek esan bezala, eta ukatu egin dute Jimenezek Rubalcaba Yolanda Barcinaren aurkako zentsura-mozioari betoa jartzeagatik gaitzetsi izana.
200 pertsona inguru Iruñean bildu dira, PSNren erabakiaren aurka
Ehun pertsona baino gehiago bildu dira ostiral honetan, PSNko egoitzaren aurrean, Iruñean, Nafarroako sozialistek PSOEren Batzorde Federalaren erabakia (Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentearen aurkako zentsura- mozioa ez aurkeztea) obeditu izanaren erabakiaren aurrean protestatzeko.
Kontzentrazio zaratatsura joan direnek lapikoak eta txilibituak eraman dituzte, 19:00etan hasi dute, eta honako hitzok esan dituzte oihuka: "PSN, maula-egileak" eta "joan daitezela".
Halaber, bertan dauden askoek esaldi hauek dituzten kartelak daramatzate: "Hauteskundeak orain", "Nafarroaren etorkizuna Nafarroan erabakiko da" eta "Lapurrak erakundeetatik kanpora".