Politika -

EAE-ko PP-ren kongresua

Quiroga: 'Oyarzabalen ordezkoa aurkitzeko lanean jarraitzen dugu'

Euskadiko popularrek, bihar hasiko den Kongresuaren bezperan, idazkari nagusi kargurako adostutako hautagairik izan gabe jarraitzen dute.

Arantza Quirogak adierazpenak egin ditu Eusko Legebiltzarrera heltzean. Argazkia: EiTB
Arantza Quirogak adierazpenak egin ditu Eusko Legebiltzarrera heltzean. Argazkia: EiTB
Arantza Quirogak adierazpenak egin ditu Eusko Legebiltzarrera heltzean. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko Alderdi Popularreko kideek Iñaki Oyarzabal idazkari nagusiaren ordezkoa aurkitzeko lanean jarraitzen dute, Arantza Quiroga PPko presidenteak ostegun honetan adierazi duenez.

Ikusmin handia piztu da, izan ere, Euskadiko PPren Kongresua hasi bezperan, oraindik popularrek ez dute adostu nork ordezkatuko duen Iñaki Oyarzabal idazkari nagusi karguan. Alderdiaren baitan, eztabaidak sortu dira eta Arabako popularrek esaterako ez dute Oyarzabal kargutik kentzea babesten.

Quirogak Manuel Uriarte Gasteizko Ogasun zinegotzia proposatu zuen idazkari nagusi kargurako, baina horrek uko egin zion Oyarzabalen ondorengo izateari Ogasun zinegotzi izatea eta PPko zuzendaritzako kide izatea bateragarriak ez direla argudiatuta.

Gaur goizean Arantza Quiroga Euskadiko popularren presidenteak adierazpenak egin ditu Eusko Legebiltzarrera heltzean. Quiroga ostegunetako ohiko osoko bilkura hastearekin batera heldu da Legebiltzarrera.

"Gaur ke zuria izango al dugu?" galdetu diote kazetariek Quirogari eta berak "Bueno, horretan ari gara", erantzun du.

Galdera berdinari ondorengo erantzuna eman dio Nerea Llanos PPko legebiltzarkideak: "Baietz espero dut".

Bihar hasiko da Euskadiko popularren kongresua eta azken orduak baliatu nahi dituzte adostutako hautagai bat aurkezteko.

Hautagaiaren harira, eztabaida sortu da lurraldeen artean. Arabako popularren iritziz, Arabatik atera beharko luke ondorengo idazkari nagusiak ere; izan ere, Gasteizko Udalean eta Arabako Diputazioan agintean daudela argudiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea