Politika -

EAE-KO PP-REN KONGRESUA

Quirogak ez du biltzarra bertan behera utziko, ez dimisioa emango

Manuel Uriartek idazkari nagusi karguari uko egin ondoren, hautagai berriaren izena pentsatu beharko du Quirogak. Euskadiko PPko iturriek ukatu egin dute alderdia zatituta egotea.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Euskadiko PPren zuzendaritzak bilera egingo du tentsioak arintzeko

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nerea Llanos Euskadiko PPren ezohiko kongresua antolatzeko batzordeko presidenteak azaldu duenez, Arantza Quiroga presidenteak ez dauka asteburu honetarako deitutako kongresua bertan behera uzteko inolako asmorik, ezta dimisioa aurkezteko asmorik ere.

Bilbon egindako prentsaurrekoan, Manuel Uriarteren erabakia hizpide izan du Nerea Llanosek. Manuel Uriarte Gasteizko Ogasun zinegotziak uko egin dio EAEko PPko idazkari nagusi izateari. Arantza Quiroga presidenteak, baina, Iñaki Oyarzabalen ordezkoa Manuel Uriarte izatea nahi zuen.

Llanosen esanetan, Arantza Quirogak konpromiso irmoa dauka Euskadiko Alderdi Popularrarekin, eta, hori dela eta, "ez zaio burutik pasatu ere egin kongresua bertan behera uztea, ezta dimisioa ematea ere".

Euskadiko Alderdi Popularrak "zatituta" egotea ukatu du, eta kongresuaren amaieran alderdia batuta egongo dela nabarmendu du. Ildo horretan, "hedabideetan alderdi barruan tentsioak eta desadostasunak daudela zabaldu bada ere, kongresu guztietan gertatu izan da hori, eta gero alderdia batuta atera izan da", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea