Politika -
Quirogaren proposamena
Manuel Uriartek uko egin dio PPko idazkari nagusi izateari
Donostian EAEko PPk egingo duen Biltzarrerako hiru egun bakarrik falta direnean, bart eman zion bere erabakiaren berri Uriartek Arantza Quirogari.
Erredakzioa
Manuel Uriarte Gasteizko Ogasun zinegotziak uko egin dio EAEko PPko idazkari nagusi izateari, gaur Europa Pressek PPko iturriak aipatuz jakitera eman duenez. Egunean zehar bilerak egingo dituzte PPko buruzagiek, hautagai bat adosteko helburuarekin.
Donostian EAEko PPk egingo duen Biltzarrerako hiru egun bakarrik falta direnean, bart eman zion bere erabakiaren berri Uriartek Arantza Quirogari.
Biltzar horretara eraman nahi duen proposamenean, Iñaki Oyarzabalen ordezkoa Manuel Uriarte izatea planteatu behar zuen Arantza Quirogak.
Zinegotzi lana eta alderdiko lana uztartzeko "zailtasunak" aipatu ditu Uriartek idazkari kargua ez onartzeko.
EAEko PPren Zuzendaritza Batzordeak bilerak egingo ditu gaur, PPko buruzagiek idazkari nagusi izateko hautagaia adostuta eraman nahi baitute batzarrera. Horretarako, hainbat bilera egingo dituzte egunean zehar.