Politika -

Estatuaren baimenik gabe

Kataluniako 80 pertsona ospetsuk kontsulta egitea eskatu dute

Estatuak erreferenduma egiteko baimenik ematen ez baldin badu, "desobedientziaren" bidez galdeketa bultzatzea eskatu dute sinatzaileek adierazpenean.

Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE
Artxiboko irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kontsulta egitea eskatu dute Kataluniako 80 pertsona famatuk. Estatuak erreferenduma egiteko baimenik ematen ez baldin badu, "desobedientziaren" bidez galdeketa bultzatzea eskatu dute sinatzaileek adierazpenean.

Kataluniako Kazetarien Ikastetxean aurkeztu dute adierazpena. "Erreferendumaren alde bai, nahiz eta ez" izenburuarekin aurkeztu dute manifestua. "Kontsulta ez egitea demokraziari iruzur egitea litzateke, eta erabakitzeko eskubidea desnaturalizatuko luke", dio adierazpenak.

"Espainiako legalitateak autodeterminazio eskubidea ukatzen duenean, demokratikoki adierazteko desobedientzia erabiltzea beharrezkoa eta legitimoa da. Epeak luzatzeak martxan dagoen prozesua hoztu nahi dutenei mesede egiten die soilik", azaltzen du adierazpenak.

Gainera, hauteskunde plebiszitarioek "ezin dute" erreferenduma "ordezkatu"; izan ere, kontsulta "demokratikoagoa, legitimatzaileagoa eta partizipatiboagoa da, eta herriaren borondatea argiago uzten du", erantsi dute.

James Mirrlees (Minnigaff, 1936) Ekonomia Nobel sariaren hitzetan, eurorik gabeko Katalunia burujabe bat posible litzateke, nahiz eta "aurreneko hilabeteetan" arazoak izan.

Europako hauteskundeak

Bestalde, Ernest Maragall PSCko buruzagi ohiak ERCko zerrendetan Europako hauteskundeetara aurkeztea erabaki du. Angel Ros Lleidako alkateak erabakiarekiko errespetua azaldu du eta Josep Felix Ballesteros Tarragonako alkateak "anekdotatzat" jo du.

Jose Montilla Kataluniako presidente ohiaren ahotan, Maragallek "nahi duena" egin dezake, "PSCko kide ez den gizona delako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako azken ordukoa Politika Kataluniaren independentzia Auzitegi Gorena argazkiak Epaiketak albisteak Kataluniako prozesua zuzenean