Politika -

Zuzendaritza berria

Akordiorik ez Euskadiko PPn Oyarzabalen ordezkoa izendatzeko

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako PPren buruekin bildu da Quiroga, baina ez dute adostasunik lortu. Oyarzabalek karguan jarraituko ez duela baieztatu du ostiral honetan PPren Euskadiko buruzagiak.

Arantza Quiroga PPren EAEko presidentea.
Arantza Quiroga PPren EAEko presidentea. Argazkia: EiTB
Quiroga Oyarzabali buruz: 'Aulkitxoa mugitzeko ordua da'

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Akordiorik gabe bukatu da Euskadiko PPren idazkari nagusi berria izendatzeko bilera, Radio Euskadik jakin ahal izan duenez.

Arantza Quiroga AEko PPren presidentea Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako PPren buruekin bildu da ostiral honetan; hala ere, ez dute Oyarzabalen ordezkoaren inguruko adostasunik lortu, eta datozen egunetan gai hori jorratzen jarraitu beharko dute.

Oyarzabalek ez duela karguan jarraituko baieztatu du Quirogak

Arantza Quiroga EAEko PPren presidenteak jakinarazi du Iñaki Oyarzabal alderdiaren idazkari nagusiak ez duela karguan jarraituko martxoko kongresuaren ostean; izan ere, nahiz eta alderdiaren barruan "paper garrantzitsua" jokatu duela aitortu, "aro berriari beste pertsona batzuekin" aurre egingo diola azpimarratu du.

Quirogak Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, martxoko kongresuaren ostean "ardura" izaten jarraituko du Oyarzabalek, "baina, futbolean bezalaxe, aulkitxoa mugitzeko eta harrobia lantzeko garaia iritsi da".

Quirogak ilusio handia agertu du aro berriari begira, eta Oyarzabalek "beste leku batetik" parte hartzeko aukera izango duela adierazi du, "bigarren lerroan dauden pertsonei" aukera bat eman behar zaiela iritzita.

Idazkari nagusi kargua kentzeko erabakia ez omen zen "erraza" izan Arabako alderdikideentzat, baina alderdiak lurralde horretan duen "indarra organigraman islatuko" duela hitzeman du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea