Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Oyarzabalek ez duela karguan jarraituko baieztatu du Quirogak
EAEko PPren presidenteak azaldu duenez, hala ere, egungo idazkari nagusiak "ardura" izango du alderdiaren barruan.
Erredakzioa
Arantza Quiroga EAEko PPren presidenteak jakinarazi du Iñaki Oyarzabal alderdiaren idazkari nagusiak ez duela karguan jarraituko martxoko kongresuaren ostean; izan ere, nahiz eta alderdiaren barruan "paper garrantzitsua" jokatu duela aitortu, "aro berriari beste pertsona batzuekin" aurre egingo diola azpimarratu du.
Quirogak Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, martxoko kongresuaren ostean "ardura" izaten jarraituko du Oyarzabalek, "baina, futbolean bezalaxe, aulkitxoa mugitzeko eta harrobia lantzeko garaia iritsi da".
Quirogak ilusio handia agertu du aro berriari begira, eta Oyarzabalek "beste leku batetik" parte hartzeko aukera izango duela adierazi du, "bigarren lerroan dauden pertsonei" aukera bat eman behar zaiela iritzita.
Idazkari nagusi kargua kentzeko erabakia ez omen zen "erraza" izan Arabako alderdikideentzat, baina alderdiak lurralde horretan duen "indarra organigraman islatuko" duela hitzeman du.