Politika -
Zigor-arloko erantzukizuna
ELAk Barcina eta Goicoechea salatu ditu Auzitegi Gorenean
Lourdes Goicoecheak zein Yolanda Barcinak Zigor Kodeko bi delitu egin dituztela uste du ELAk: 428a (influentzia trafikoa) eta 417a (sekretuak eta informazioak ezagutaraztea).
Erredakzioa
ELA sindikatuak Auzitegi Goreneko zigor-arloko epaitegian, Madrilen, salatu ditu asteazken honetan Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidentea eta Lourdes Goicoechea presidenteordea, beraien zigor-erantzukizuna izan duten azter dadin.
Salaketak Idoia Nieves Nafarroako Ogasun zuzendari ohiak egindako akusazioen harira datoz. Presidenteordeak esku-sartzeak eta isilpeko dokumentazioa lortzeko saiakerak egin zituela esan zuen Nievesek.
Salaketan, sindikatuak agiri batean esan duenez, Goicoechea eta Yolanda Barcinak Zigor Kodeko bi delitu egin dituztela uste du ELAk: 428a (influentzia trafikoa) eta 417a (sekretuak eta informazioak ezagutaraztea).